bertsoajazz.blogspot.com
Bertso Jazz: Julen Izarra
http://bertsoajazz.blogspot.com/2008/09/julen-izarra.html
Publicar un comentario en la entrada. Suscribirse a: Enviar comentarios (Atom). Irudian klikatu eta emanaldia ikusi.
feccoo-jamenabar.blogspot.com
BERTSOLARITZA ESKOLAN: Nire perfila. Mi perfil
http://feccoo-jamenabar.blogspot.com/2006/10/nire-perfila-mi-perfil.html
Nire perfila. Mi perfil. Joxe Amenabar naiz. Gasteizko Arantzabela ikastolan nabil lanean azken 21 urteotan. Aurten 5.mailako tutorea naiz eta, horretaz gain, Premiako arduraduna ere bai. Orain dela urte gutxi hasi nintzen informatika mundua ezagutzen eta, egia esan, gustuko dut, nahiz eta askotan galduta bezala ibili. Argi dagoena zera da, mundu honetan hanka sartzeak eginez ikasten dela eta horretan ari naiz bai, esperientzia hartzen. Argazkia hurrengo batean jarriko dut. Gorka J. Palazio.
hasihasibertsoeskola.blogspot.com
Hasi Bertso Eskola
http://hasihasibertsoeskola.blogspot.com/2010/11/bertso-rumba-bertso-lagunak-bertso.html
Martes, 2 de noviembre de 2010. Bertso-lagunak, bertso-eskola, bertso-parrandak, bertso-frikiak. eta orain BERTSO-RUMBA! Bai, bai, entzuten duzuen moduan, gure errima traketsak, neurri berriak, abesti zaharrak, musikari trebeak eta entrenamendu pixka bat, pote batean sartu, gure bertso-frikiskimoarekin eta ondo pasatzeko gogoekin batu, eta magia! Publikoak ondo pasatzen du, eta guk askoz hobeto, beraz bertso rumba aurrera doa! Enviar por correo electrónico. Publicar un comentario en la entrada.
bertsoajazz.blogspot.com
Bertso Jazz: Asier Ituarte
http://bertsoajazz.blogspot.com/2008/09/asier-ituarte.html
Asier Ituarte tronboi eta armonia ikasketak Donostiako Kontserbatorioan burutu zituen eta Arte Ederretan Lizentziatua da. Ituartek jardun multidisziplinarra darama. Hala, hainbat musika taldetan parte hartzen du: Txatanuga Futz Band, Joxe Ripiau, Sagarroi.eta elkarlanean aritu da Ander Lipus, Txuma Murugarren, Rafa Rueda-kin besteak beste. Gaur egun, Ondarroa, Bermeo eta Getxoko Musika Eskoletan tronboi irakaslea da, arte plastikoekin tartekatzen duelarik bere denbora. Publicar un comentario en la entrada.
bertsoajazz.blogspot.com
Bertso Jazz: Jon Maia
http://bertsoajazz.blogspot.com/2008/09/jon-maia.html
Jon Maia itzultzaile lanean aritzen da. Euskal prentsan kazetari eta kolaboratzaile aritu da, iritzi-emaile moduan. Euskal Herriko musika talde askorentzat idatzi izan ditu abestien letrak. Idazle lanetan ere jarduten du eta bi liburu argitaratu ditu: Apaizac obeto (Elkar, 2006) eta Riomundo (Txalaparta, 2005). 1997an, 2001ean eta 2005ean, Txapelketa Nagusiko azken saiora iritsi zen, eta 2003ko eta 2007ko Gipuzkoako Txapelketan ere finalean izan zen. Publicar un comentario en la entrada.
bertsoajazz.blogspot.com
Bertso Jazz: Hasier Oleaga
http://bertsoajazz.blogspot.com/2008/09/hasier-oleaga-bilbo-1979-bateria.html
Musikan txikitatik hasi zen Hasier Oleaga. Gasteizko Folklore Musika Eskola, Kontserbatorioa, Bartzelonako Taller de Musics eta Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioan (Musikene) egin ditu ikasketak. Euskal Herritik Bartzelonara, Oleaga bere lana jorratu du grabazio sesio askotan, diska edota filmeentzako musikaz parte hartzen. Publicar un comentario en la entrada. Suscribirse a: Enviar comentarios (Atom). Irudian klikatu eta emanaldia ikusi.
feccoo-jamenabar.blogspot.com
BERTSOLARITZA ESKOLAN: Ipuina bertsotan
http://feccoo-jamenabar.blogspot.com/2006/12/ipuina-bertsotan.html
Ekintza polita bezain erraza, garain honetan egiteko aproposa, gabonetako ikastetxeko jaialdian txertatuz oso dotore geratzen dena. Sekuentzia honelakoa izan daiteke:. Ipuin ezagun bat aukeratu ( Edurne Zuri). Istorioa 6 sekuentzietan banatu. Sekuntzia bakoitzari dagozkion bukaerak eta oinak jarri guztien artean. Umeak 6 taldetan banatu eta bakoitzari dagokion sekuentziaren bertsoa osatzeko esan. Bertsoak buruz ikasi eta entsaiatu gabonetako jaialdian abesteko. Ama gabe, hara. Ni bezain neska ederrak.
hasihasibertsoeskola.blogspot.com
Hasi Bertso Eskola: Jon Barrokal , Enkarterriko Txapelduna, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
http://hasihasibertsoeskola.blogspot.com/2010/10/jon-barrokal-enkarterriko-txapelduna.html
Viernes, 29 de octubre de 2010. Jon Barrokal , Enkarterriko Txapelduna, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Gure bertso eskolako kidea eta Enkarterriko bertsolari txapelduna den Ion Barrocalek hurrengo Azaroaren 7an Erromoko Gobela kiroldegian Bizkaiko txapelketako kanporaketan parte hartuko du. Iragan Ekainaren 5ean Zierbenan izan zen Enkarterriko bertsolari txapelketan lortu zuen bizkaiko txapelketarako sarrera garaile irtetean. Modu batean guztiok izan ginen garaile, lehenengo aldiz Enkarterrian ...
feccoo-jamenabar.blogspot.com
BERTSOLARITZA ESKOLAN: Bertsolaritza ikasgelan, zertarako?
http://feccoo-jamenabar.blogspot.com/2006/11/bertsolaritza-ikasgelan-zertarako.html
Bertsolaritza ikasgelan, zertarako? 1 Euskara aberasteko. Hitzen jolasa denez izugarri aberasten da hiztegia, egoera bakoitzari buruz hitz aproposak aukeratzera behartzen gaituelako. 2 Hikuntzaren erregistro ludikoaz, ez formalaz jabetzeko. Edozein gairi buruz ari zaitezke eta bizi dituzun egoera guztiak izan daitezke aproposak bertsoak egiteko. 4 Pentsamendua egituratzeko. Bertsoak mezuak emateko egiten dira eta horretarako burua estrukturatu egin behar du ikasleak, logika erabiliz. Gorka J. Palazio.
feccoo-jamenabar.blogspot.com
BERTSOLARITZA ESKOLAN: Betagarriren azken lana
http://feccoo-jamenabar.blogspot.com/2006/12/betagarriren-azken-lana.html
Ez du inongo loturarik Blog honen gaiarekin, baina aprobetxatuz aste honetan Betagarriko. Lagunak ikastolan izan ditugula bere azken lanaren aurkezpena egiten eta gure neska mutilekin berriketan, post bat egitea bururatu zait. Gainera, aukera izango dut musika txertatzen ikasteko eta hainbat link edo lotura ere jartzeko. Bide batez, Radio.Blog. Tresna nire Blink List orrian. Egilea: Joxe Amenabar @ 3:30 PM. Gorka J. Palazio. Badiola, Ana Teresa. Cuesta, José María. Cuesta, M. Dolores. De la Peña, Almudena.
SOCIAL ENGAGEMENT